XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AU BE EGIA DA ETXEA, BALIOTSUENA!.

Antxiñako sasoian Euskalerrian baliotsuena baserri-etxea zan.

Erria eta probintzia eta danak baño baliotsuagoa.

Personeari apellidoa baserriak emoten eutson eta personak ezagutzeko baserriaren izena esaten zan.

Juan Orizate, berbarako, Juan ori Orizate`koa zala esan nai eban.

Orregaitik, baserri bateko mutilla beste baserri batera eskontzen zanean, apellidoa be aldatu egiten eban.

Beste batzuetan jaiotetxeko eta eskonetxeko izenak biak erabilten zituan.

EIBAR`TIK ERRETOLAZA`RA Laister beteko dira 500 urte Erretolaza baserria egin zala.

Ibarguren eta Mañuzka`ko neska mutillak ezkondu ta Erretolaza, eurak biziteko, jaso eben.

Arrazkero ango jendeai RETOLAZA ipinten eutsen izen-ostekoa.

Baña orain 300 urte inguru, Eibar aldeko Zezeil baserriko Kristobal Erretolaza`ko Ana izeneko neskeagaz ezkondu zan.

Cristobal ori Zezeil`goa zan.

Baña bere aita Iriondo baserrikoa zan, Zezeil`era ezkondutakoa.

Orregaitik Kristobali batzuetan, Zezeil, beste batzuetan, Iriondo izen-osteko ipinten eutsoen.

Eta Erretolaza`ra ezkonduta gero ¿zer?.

Lenengoko umeei Zezeil ipinten eutseen liburuetan apellido moduan.

Gero, ostera, Zezeil-retolaza.

Cristobal berari be Zezeil-retolaza ipinten eutsoen.

Urte askotan Zezeil ori Retolaza eta Iriondo`gaz batera erabilli zan.

Azkenean Zezeil izena galdu eta Idiondo-Retolaza gelditu zan apellidu lez.

BESTE ANTZEKO BATZUK Emen inguruetan eta Bizkai guztian be, izen biko apellidua asko dabiltz.

Gure artean, berbarako, Barinaga-rementeria, Alzibar-aretxuluaga, Arizmendi-arrieta.

Orreik be, jaiotetxe eta ezkontetxetik sortutako apellidoak dira.

ETXEA ETA, SEPULTUREA Etxe bakoitxak bere sepulturea eban Eleizan ta etxea saltzen zanean, sepulturea be etxeakin batera joian.

Etxekoak etxeko sepulturan lurperatzen ziran oi zanez.

Baña etxekoa zabaldu barri zanean, ildakoa beste sepultura baten lurperatzen eben.